XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

TALDEA - Egunsentia asi zaigu irriparrez zerugoian.

- Errian ez da, ezeren zantzurik.

- Zein dek akerrak tiraka gurdi gaiñean daramaten gizona?.

- Betoker, bizar gorri, anker ori? Zer dala ta buruan pertza?.

- Gizona ote, ala jainkoren bat?.

- Thor berbera, Urtzi Thor.

- Lurraren seme eta jainkorik indartsuena diagu.

- Altzate baserriaren aurrez-aurre gelditu eta agur illuna zeriok.

- Entzun... entzun... URTZI - Agur, adio betiko itxas egaleko Pirine mendiak.

- Mendi illun eta argitsuok.

- Ibar ezko ta epelok.

- Irriparre goxoko errixka kantariok.

- Agur, euskaldun zarrok, arranditsu, jostalari, sudur kakodunok.

- Agur neska gazte alai ta dantzariok.

- Banoakizue berriro, basamortu izoztuetara.

- Agur bai... agur....

ALTZATE`ko BASERRIAN JAUN - Ea, mutillak! Edan lasai ta egin dantzan.

- Gure bizialdia laburra duk, eta ez gaituk betirako gazte.

- Ona emen ni, zuen nagusi eta ala ere, zuetako bat.

- Poz artzen diat, zuek orrela ikustean, orren alai ta pozik.

- Gu xaloak eta ez jakiñak izango gaituk, baiña biotz aundikoak.

- Utikan zekenak eta azal utsak!.

- Gu, aundi, leial eta sendo zale gaituk.

- Gudatean auzokoekin, alkarrekin, ibilli giñukan eta pakealdian, idi berberarekin lurrak landu.

- Ea, mutillak! Edan lasai eta egin dantzan, gure bizialdia laburra duk, eta ez gaituk betirako gazte.